Politika -

Erreakzioak

Ertzaintza eta euskal gizartea iraintzea egotzi dio Urkulluk Otegiri

Sortuko idazkari nagusiak adierazi zuenez, Euskadin "Guardia Zibilak, Espainiako Poliziak eta Ertzaintzak hil egin dute".

Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzetan, Arnaldo Otegik esandako adierazpenek "Ertzaintza eta euskal gizarte osoa iraintzen dute". Euskadin "Guardia Zibilak, Espainiako Poliziak eta Ertzaintzak hil egin" dutela adierazi zuen Sortuko idazkari nagusiak.

Hitz horien harira, Urkulluk artikulua zabaldu du sare sozialetan, eta bertan deitoratu duenez, "etika eta elkarbizitza normalizatuaren alorrean, ematen du ezker abertzaleak aurrera pauso bat ematen duela eta bi atzera".

"Lehendakaria naizen heinean, Arnaldo Otegiren hitzak iraintzat jotzen ditut. Ertzaintzari eta euskal gizarte osoari egindako iraina, alegia, eta elkarbizitza normalizatuaren eta terrorismoaren biktimen alde emandako urrats guztien aurka", gaineratu du Urkulluk.

Lehendakariaren aburuz, "Otegik errealitatean kokatu behar du bere burua, eta besteei egindako edozein eskari onartezina da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika albisteak Ertzaintza Iñigo Urkullu Eguneko albisteak