Politika -

Erregearen aurrean

Espainiako gobernuburu karguaren zina egin du Rajoyk

PPko buruzagia ostegunean bueltatuko da Zarzuelara, gobernu berriaren kideak nortzuk diren jakinaraziko dio erregeari.

Presidente karguaren zina egin du Rajoyk

0:26

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako presidente karguaren zina egin du gaur goizean Mariano Rajoy PPko buruak. Zarzuela jauregian, Felipe VI.a aurrean zela, egin dute ekitaldia.

Kongresuak gehiengo osoz aukeratu zuten Rajoy presidente, larunbatean, eta biharamunean, aukeraketaren berri eman zion Ana Pastor Kongresuko presidenteak erregeari. Hala, Rajoy presidente izendatzeko dekretua sinatu zuen Felipe VI.ak, eta hura Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, karguaren zina egin du Rajok.

Lehen aldia da Felipe VI.ak ekitaldia zuzendu duena. Azkenekoa egin zenean, 2011n, Juan Carlos erregea izan zen ekitaldiko buru.

Mariano Rajoy ostegunean bueltatuko da Zarzuelara, eta orduan argituko dio erregeari nortzuk osatuko duten exekutibo berria. Ministroek ostiralean egingo dute karguaren zina, eta ondoren, gobernu berriaren lehen ministro kontseiluaren bilera egingo dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra Rajoy berriak Espainiako Felipe VI.a bideoak Espainiako Gobernua bideoak