Politika -

PSCko primarioak

PSCko primarioak irabazi eta karguari eutsi dio Miquel Icetak

Botoen % 54 eskuratu ditu; Nuria Parlon bere aurkariak, berriz, % 46arekin konformatu behar izan du.

Miquel Iceta PSCko primarioetan botoa ematen. Argazkia: EFE
Miquel Iceta PSCko primarioetan botoa ematen. Argazkia: EFE
Miquel Iceta, reelegido secretario general del PSC

1:16

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miquel Iceta PSCko idazkari nagusiak karguari eutsi dio larunbat honetan egin diren primarioak irabazi ondotik, botoen % 54 eskuratuta.

Nuria Parlon Santa Coloma de Grameneteko (Bartzelona) alkatea izan da bere aurkari bakarra, eta hark bozen % 46 besterik ez du lortu.

Pronostiko guztiek aurreikusten zuten emaitza estua baieztatu egin da azkenerako. Guztira 17.935 militante zeuden botoa ematera deitura. Horietako 4.889k Icetaren alde egitea erabaki dute, Parloni babesa eman diotenak, ordea, 4.142 izan dira. Denetara 9.031 boz zenbatu dira.

"Ezezkoa Rajoyri"

PSCko burua eta berriro hautatua izateko hautagaia zen Miquel Icetak Sant Martiko (Bartzelona) sozialisten elkartean bozkatu du gaur goizean bere alderdiko primarioetan.

"Jairako eta parte-hartzera deitzeko eguna da. PSC indartsu eta bateratu bat bermatzeko eguna da, baita bizitzea egokitu zaizkigun garai zail hauetarako lidergo sendoa bermatzekoa ere" adierazi du Icetak, Katalunia eta Espainiako politikari eta PSOEren egoerari erreferentzia eginez.

Icetak aitortu duenez, "erronkarik hurbilena Rajoyren inbestiduraren aurreko jarrera da, eta gure ikuspuntutik ezezkoa ematea izan behar du".

Azpimarratu duenaren arabera, Kataluniako sozialistek inbestiduraren aurka bozkatuko dute, baldin eta PSOEk abstenitzea erabakitzen badu: "Koherentziari eutsiko diogu eta, horrenbestez, PSCk jarraibideak emango lizkioke bere diputatuei horren arabera jarduteko", zehaztu du.

Iritzi bera agertu du Nuria Parlonek ere; izan ere, honako hau adierazi du hedabideen aurrean: "Ez dugu Rajoy presidente egingo gure diputatuen botoekin. Eta PSOEk boto-diziplina aplikatzen badigu, koherentziarekin bozkatuko dugu, diziplinatuak izango gara eta isuna ordainduko dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Alderdi Sozialista Espainako Gobernuaren presidente ohia Alderdi politikoak Eguneko albisteak