Politika -
Hispanitatearen eguna
Epaileari entzungor egin eta lanean ari dira Badalonako Udalean
Udaletxearen atarian epailearen autoa apurtu ondoren, hainbat zinegotzi lanera sartu dira hiritarrei zerbitzua eskaintzeko. Epaile batek ikerketa abitu du, desobedientzia delitua egon den aztertzeko.
Bartzelonako epaitegi batek debekatu arren, erabakia baztertu eta irekitzea erabaki du Badalonako Udalak. Epailearen autoa apurtu ostean, zenbait zinegotzi udaletxera sartu dira hiritarrei zerbitzua eskaintzeko.
Guanyem eta ERC alderdietako hainbat ordezkari ari dira lanean, Badalonako Udalak baieztatu duenez.
"Udalatxearen erabakitzeko eskubidearen aurkako estatu-kolpea zela esan genuen. Gaur goizean bildu eta lan egitea eskatu zuen jendearen beharrei nola erantzun pentsatzen aritu gara", esan du Jose Tellez udaletxeko hirugarren alkateordeak, epailearen idatzia puskatu baino lehen.
Udaletxeak urriaren 12ko jaieguna abenduaren 9ra aldatzeko eskaria egin zuen. Estatuko Gobernuaren Kataluniako Ordezkaritzak, ordea, proposamen horren aurkako helegitea jarri zuen. Beraz, Bartzelonako epaitegi batek kautelazko neurria ezarri zuen atzo Badalonako Udalaren kontra.
Epaileak ikerketa abiatu du
Badalonako epaile batek ikerketa abiatu du, desobedientzia delitua egon ote den aztertzeko. PPk aurkeztu duen salaketa baten ostean ireki du epaileak ikerketa.