Politika -

Sakabanaketa

Euskal presoekin 'Mandela Arauak' betetzen ez direla salatu du Sarek

Sakabanaketa "mehatxua eta zigor osagarriak" sostengatzeko ad hoc egindako legeak bertan behera uztea eskatu dute.

Sarek Gasteizen egindako manifestazio bat. EiTB
Sarek Gasteizen egindako manifestazio bat. EiTB
Sarek Gasteizen egindako manifestazio bat. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare plataformak ETAko eta ezker abertzaleko presoen sakabanaketa salatu du berriz, Nelson Mandelaren nazioarteko eguna dela-eta Bilbon egindako ekitaldi batean.

Teresa Toda eta Juan Ibarrondo bozeramaileek agerraldian salatu dutenez, 'Mandela Arauak' urratu egiten dira euskal presoekin. Presoen giza eskubideak bermatzeko NBEk abenduan onartutako printzipioak dira arau horiek.

Todaren eta Ibarrondoren esanetan, "sakabanaketak eta salbuespen legeek hautsi" egiten dute "presoen sufrimendua ez larritzea" eskatzen duen printzipioa.

Gainera, "mehatxua eta zigor osagarriak" sostengatzeko ad hoc egindako legeak bertan behera uztea eskatu dute. "Sakabanaketa bertan behera uztea funtsezkoa da gatazkaren ondorioei konponbide barneratzailea emateko", gaimeratu dute.

Sarek gogorarazi du presoen 16 senide hil egin direla zirkulazio istripuetan, espetxeetara bidean, eta Espainian eta Frantzian presoak etxetik gertu kartzelatzea "posible" dela argudiatu du.

"Egiten ez bada, mehatxu politikoagatik da", nabarmendu du.

Bestalde, presoei arreta medikua emateko printzipioa ere urratu egiten dela salatu du Sarek, eta, horren ildotik, larri dauden presoak askatu beharra dagoela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Presoak argazkiak ETA gaur Gaurko azken orduko albistea