Politika -

Gurtel auzia

Camps: "Iskanbila hau Zapateroren amarru bat da"

"Gertakari guztiak faltsuak dira", adierazi du Valentziako presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bere kontra sozialistek Gurtel auzian "muntatu" duten "iskanbila gezur eta amarru" bat da, Francisco Camps Valentziako presidentearen hitzetan. Campsen arabera, Jose Luis Rodriguez Zapaterok eta Maria Teresa Fernandez de la Vegak auziarekin "zerikusi handia dute".

Carlos Iturgaiz PPko eurodiputatuaren hitzaldi bat Iritzien Foroan aurkeztu baino lehen adierazpenak egin ditu Campsek. Auzitegi Gorenaren autoa izan du mintzagai Valentziako presidenteak, izan ere, Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiari Gurtel auziko ikerketa berriz zabaltzeko agindua eman dio.

"Gertakari guztiak faltsuak dira", adierazi du Campsek, eta ikerketa judizialean "esaten denaren ezer, inork" oparitu ez diola errepikatu du. Auzitegi Gorenak autoan "hiru jantziren gaia dela argi uzten du, Alderdi Popularraren finantzaketa irregularra baztertuz", Campsen ahotan.

"Hauteskundeak hautestontzietan irabaz ditzatela"

Era berean, "historia honetan Gobernuko presidenteak eta presidenteordeak zerikusi handia" dutela esan du Campsek, eta "etorkizunean argi geratuko" dela erantsi du. "Demokrazian sinesten baldin badute, hauteskundeak hautestontzietan irabaz ditzatela", gomendatu die.

Lanean jarraitzeko "lasaitasuna eta segurtasuna" duela errepikatu du agintariak. "Azkenean jendeak sozialistei botoa ez ematearen ardura nirea izango da", ironiaz hitz egin du. "Erosketa bakoitzaren tiketak ditu" defentsak, Campsen hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea