Politika -
Gurtel auzia
Opari bat onartzea nahikoa da eroskeria emateko, Gorenaren arabera
Auzitegi Gorenak asteazkenean ireki zuen berriro Francisco Campsen aurkako auzia, opari gisa zenbait etiketa-jantzi onartuta ustez eroskeria delitu bat egin zuelako.
Auzitegi Gorenak Francisco Camps Valentziako presidentearen eta Alderdi Popularreko beste zenbait kideren aurkako auzia berriro ireki du, ustez eroskeria kasu batean nahasita daudelako. Auzi horretako autoan Gorenak dio "funtzioagatik edo karguagatik jasotzen den opari bat onartzea nahikoa" dela eroskeria pasiboa emateko.
Valentziako Auzitegi Nagusiak kasua behin-behinean artxibatu egin zuen, deliturik ez zegoela iritzita. Alabaina, Auzitegi Gorenak aho batez onartu zuen joan den asteazkenean auzia berriro irekitzea, Francisco Campsek zenbait etiketa-jantzi onartuta ustez eroskeria pasibo delitu bat egin zuelako.
Orain, Valentziako Auzitegi Nagusiko instrukzio epaileak prozesu judizialaren tramitazioarekin jarraitu beharko du.