Politika -

Bilera Moncloan

EAJk ezetz Rajoyri, baina unean-uneko itunak baztertu gabe

Azken lau urteotan gobernuak izan duen jarrera salatu du Aitor Estebanek, eta "aldaketa" eskatu dio PPri.

Esteban eta Rajoy ordubetez egon dira bilduta. EFE
Aitor Esteban eta Mariano Rajoy. EFE
EAJk ez du Mariano Rajoy babestuko, oso urrun daudelako

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidenteari aurreratu dionez, jeltzaleek "ez" bozkatuko lukete hautagai 'popularra'ren balizko inbestidura batean. Izan ere, euskal politikariak aitortu duenez, bi alderdien arteko jarrerak "oso urrun" daude. Hori gorabehera, legegintzaldian zehar unean-uneko itunak lortzeko aukera ez du baztertu Estebanek.

Buruzagi jeltzalea Rajoyrekin bilduta egon da gaur goizean Moncloa jauregian, honek inbestidurari begira abiatutako bilera sortaren barruan. Batzarraren ondoren eskainitako prentsaurrekoan, PPren gobernuak EAJrekiko zein Jaurlaritzarekiko azken lau urteotan izandako jarrera salatu du Estebanek, eta jardunean egonda ere, euskal legeen kontrako helegiteak jarri dituela gogorarazi.

Hala, jarrera hori aldatzea gustatuko litzaiokeela aitortu du EAJren bozeramaileak.

EAJk eta PPk ez dute beste hitzordurik adostu, popularrek CCrekin biltzen jarraituko badute ere. Hori bai: legegintzaldia abiatzen bada, hitz egiteko prest dagoela nabarmendu du Estebanek, zenbait arlotan akordioak lortzeko.

Bestalde, bozeramaile jeltzaleak ohartarazi du Rajoyren inbestiduraren "gakoa" PSOE dela, sozialisten botoek erabakiko baitute legegintzaldia abiatu edo ez. Horregatik, mugitzen hasteko deia egin dio Alderdi Sozialistari.

Estabek esan du ulertu egiten duela PSOEk oposizioan geratzea erabaki izana, baina "blokeoa" ez mantentzea eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Albisteak Alderdi Popularra Rajoy berriak Hauteskunde orokorrak Espainian Espainiako Gobernua Alderdi politikoak berriak Albisteak