Politika -
Aldi baterako kargutik kentzea
Ehunka lagunek elkartasuna adierazi diote Garzoni
Epailea babesten dituzten plataformek CGPJren erabakia "irmo arbuiatu" dute.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalaren aurrean ehunka lagunek elkarretaratzea egin dute gaur Baltasar Garzon epaileari elkartasuna adierazteko, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) epailea aldi baterako kargutik kendu ostean.
Manifestariek Genova kalea itxi dute eta pankarta handiak erakutsi dituzte, "frankismoaren zigorgabetasunaren kontra" eta "biktimei elkartasuna" bezalako leloekin. Beste kartel batzuetan Garzonentzako justizia eta errespetua eskatzen zuten.
Protestan Errepublikako banderak izan dira eta "lotsagarria", "genozidioak ez du iraungipenik", "Garzon, adiskide, zurekin gaude" eta "faxistak epailetzatik kanpora" oihuak izan dira.
Garzon epailea Auzitegi Nazionaleko egoitzatik 21:00ak aldera atera da eta manifestaldiko partehartzaileak agurtu ditu. Manifestariek txalotu egin dute.
Protesta gehiago
Azken hilabeteetan Baltasar Garzon epailearen aldean sortu diren plataformek "hamaika" mobilizazio deituko dituztela iragarri dute, CGPJk aho batez erabaki du epailea behin-behinean kargutik kentzea erabaki duela ezagutu ondoren.
Agiri baten bidez, epailea babesten dituzten plataformek CGPJren erabakia "irmo arbuiatu" dute eta "epailearen kontrako bidegabekeria izateaz gain, Demokrazia eta espainiar Justiziaren kontrakoa" ere dela adierazi dute."Prozesu honek ez dauka zentzurik, inork ez du merezi epaileak pairatzen ari den presioa jasatea", adierazi dute epailearen aldeko plataformek.