Politika -
Aldi baterako kargutik kentzea
Malko eta txalo artean agurtu du Garzonek Auzitegi Nazionala
Jarraitzaile talde batek, tartean Cristina Almeidak, "Garzon, laguna, herria zurekin" edo "bekaiztiak, zitalak" oihu artean hartu dute epailea.
Erredakzioa
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak bere kargutik kendu eta berrogei minutura, Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaletik hunkituta eta txalo artean irten da, kideei eskerrak emanez.
22 urtez epaile lanak egin ditu eta hogeita hamar bat lankidek, tartean Fernando Andreu eta Santiago Pedraz, ANren sarrera zain egon dira eta Garzon atera denean, txaloka hasi dira.
Jarraitzaile talde batek ere, horien artean Cristina Almeidak, "Garzon, laguna, herria zurekin" edo "bekaiztiak, zitalak" oihu artean hartu dute epailea.
Hasiera batean, Rosario Molina bere emaztearekin batera auto ofizialean sartzeko asmoa zuen arren, malkoak begietan zituela bere lankideak besarkatu ditu Garzonek.
Ondoren, autoan sartu da hunkituta, baina metro gutxira berriz geldiarazi egin du autoa eta jarraitzaile taldekoak besarkatu ditu.