Politika -

'Gürtel auzia'

Gorenak Campsen kontrako auzia berriro irekitzeko agindua eman du

Francisco Camps Valentziako presidenteari eta Administrazioko eta Valentziako PPko goi kargudunei eragiten dien zatia berriro irekitzeko agindua eman dio Auzitegi Gorenak Valentziako Justiziari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak Francisco Camps Valentziako presidenteari eta Administrazioko eta Valentziako PPko goi kargudunei eragiten dien ''Gürtel auzia''ren zatia berriro irekitzeko agindua eman dio Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiari.

Hala erabaki du Gorenaren Zigor Aretoak, Ministerio Fiskalak eta Valentziako PSOEk auzia artxibatzearen aurka aurkeztu zuten helegitea aintzat hartuta. Hala ere, ebazpenaren berri eman dute eta datorren egunetan zabalduko dute informazio gehiago.

Hori horrela, Jose Flors auziaren instruktoreak Campsen kontrako auziaren tramitazioarekin jarraitu beharko du. Camps ez da auziperatu bakarra, Ricardo Costa Valentziako PPren idazkari nagusia, Victor Campos Valentziako Gobernuko presidenteordea eta Rafael Betoret gabineteko buru ohia ere auziperatuta daude, Francisco Correak zuzentzen zuen iruzur saretik ustez opariak jaso zituztelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea