Politika -
Gurtel auzia
Gurteleko auzipetuen intimitatea ez duela urratu esan du Garzonek
Irailean frankismoko desagertzeak ikertzen saiatzeagatik deklaratu behar izan zuen; apirilean New Yorken jaso zuen diruaren harira; eta astelehen honetan, Gurtel auzian agindu zituen entzuketengatik.
Erredakzioa
Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak ''Gürtel auziko'' auzipetuen intimitatea ez duela urratu berretsi du gaur Auzitegi Gorenan, kartzelan zeuden bitartean beraien abokatuekin izan zituzten elkarrizketak grabatu eta entzuteagatik. Auzitegi Nagusiko epaileak lau orduz deklaratu du gaur goizean, Alberto Jorge Barreiro epailearen aurrean.
Akusazioak egin dizkion galderak ez ditu erantzun, bai ordea fiskalarenak eta bere abokatuarenak (Francisco Baena Bocanegra). Epailearen galderak ere erantzun ditu.
Aitortzaren ostean, Garzonek, bidezkoa ez zela jakin arren, entzuteak agindu zituela ziur zegoen Pelaez eta Auzitegi Nazionaleko epaileak "azalpen oso sinesgarriak" eman ez dituenez, auzia irekita jarraituko du Gorenean.
Kereila aurkeztu zuen abokatuaren esanetan, Madrileko Abokatu Elkargoaren babesik ez izateagatik, berak bakarrik kereila aurkeztea erabaki behar izan zuen.
Pelaezekin batera, Francisco Correa "Gurtel auzi"ko buruak eta Pablo Crespo bere bigarrenak herri akusazioa osatzen dute.
Garzon epailea 10:10ean iritsi da Auzitegi Gorenera, inputatu bezala deklaratzeko. Gurtel auzian nahasita dauden zenbait lagunek kartzelan euren abokatuekin izan zituzten elkarrizketak interbenitzea agindu zuelako auzipetu zuten Garzon.
Garzonen kontrako kereila Ignacio Pelaez abokatuak aurkeztu zuen. Gurtel auzian inputatuta dagoen Jose Luis Ulibarri enpresariaren abokatua da Pelaez. Alberto Barreiro ardura da kereila horren instrukzioa.
Garzon autoan heldu da Auzitegi Gorenera. Eraikinaren kanpoaldean, zenbait lagun zain zituen. Bandera errepublikarrak eta Garzonen aldeko eta Rajoyren aurkako lelodun pankartak zeramatzaten eskuetan.
Hirugarren aldia da Baltasar Garzonek inputatu bezala deklaratu behar duela. Joan den irailaren 9an, frankismoko desagertzeak ikertzen saiatzeagatik deklaratu behar izan zuen; apirilean 15ean, New Yorkeko Unibertsitatera ikastaroak ematera joan zenean ustez Banco Santanderrek eman zizkion ordainsarien harira galdekatu zuten; gaur, Gurtel auzian agindu zituen entzuketengatik joan behar izan da epailearen aurrera.