Politika -
Kataluniako aurrekontuak
CUPen betoak 'ondorioak' izango dituela ohartarazi du Junquerasek
Kataluniako Ekonomia kontseilariaren ustez, CUPen jarrera "ulergaitza" da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Oriol Junqueras Kataluniako Generalitateko presidenteorde eta Ekonomia kontseilariak "akats larri"tzat jo du CUPek aurrekontu proiektuei betoa jarri izana, eta erabaki horrek "hainbat arlotan ondorioak" izango dituela ohartarazi du.
Kataluniako Parlamentuan egindako eztabaidan, Junquerasek adierazi du CUPen jarrera "ulergaitza" dela, baina saihestu egin du alderdi horren aurka gogor izatea.
Gaur goizean, Carles Puigdemont presidenteak iradoki du hautsitzat ematen duela CUPekin sinatutako egonkortasun akordioa, baina Junqueras ez da hain zorrotza izan bere hitzaldian.
"Konpromisoak bermatuta egotea eta aurrera egin ahal izatea gustatuko litzaiguke", esan dio CUPi.
ERCko buruak nabarmendu du ez duela “dimisioa” emango independentzia lortzeko helburuan.
Gainera, aurrekontu proiektuak porrot egiten badu, Gobernuak "aurrera egin ahal izatea" "oso zaila" izango dela ohartarazi du.