Politika -

Katalunia

Fiskaltzak bost urte eta bi hileko zigorra eskatu du Oriol Pujolentzat

Honako delituak egotzi dizkiote: influentzia-trafikoa, funtzionarioen eroskeria eta merkataritza dokumentuen faltsutzea, azken biak delitu jarraitu gisa.

AGentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) zerbitzuan egon omen zen ustelkeria sarean parte hartzea egotzita, bost urte eta bi hilabeteko kartzela zigorra eskatu du Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak Oriol Pujol CDCko idazkari nagusi ohi eta CiUko diputatu izandakoarentzat.

Teresa Duero eta Fernando Maldonado fiskalek honako delituak egotzi dizkiote Jordi Pujolen semeari: influentzia-trafikoa, funtzionarioen eroskeria eta merkataritza dokumentuen faltsutzea, azken biak delitu jarraitu gisa. Ondorioen behin-behineko txostena aurkeztu du gaur Fiskaltzak.

Espetxe zigorraz gain, 310.000 euroko isuna ezartzea, eta hari eta haren emazteari komisio gisa Sergi Alsina enpresaburuak ustez emandako 443.660 euroak itzuliaraztea.

Bere botere politikoa erabilita, Ibilgailuen Azterketa Teknikoko enpresaburu jakin batzuei mesede egitea egotzi diote Pujoli, baita haren emazteak inoiz egin ez zituen aholkularitza zerbitzuengatik kobratzea ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Jordi Pujol