Politika -

Erabakitzeko eskubidea

Gure Esku dagok hainbat ekitaldi antolatu ditu ekainaren 5ari begira

Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak zenbait ekitaldi gauzatu ditu gaur Azpeitian, Bergaran, Goierrin, Hondarribian eta Ispasterren.

Larraitzen erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaikoa egin dute. Argazkia: Gotzon Aranburu.
Larraitzen erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaikoa egin dute. Argazkia: Gotzon Aranburu.
Larraitzen erabakitzeko eskubidearen aldeko mosaikoa egin dute. Argazkia: Gotzon Aranburu.

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago ekimenak hainbat ekitaldi antolatu ditu larunbat honetarako, ekainaren 5ean egin behar dituen galdeketen bezperan. Guztira Euskal Herriko 34 herritan egingo dituzte erabakitzeko eskubidearen eta independentziaren aldeko galdeketak.

Hori horrela, eta motorrak berotze aldera, zenbait ekitaldi prestatu dituzte Azpeitian, Bergaran, Goierrin, Hondarribian eta Ispasterren.

Goierritarrek, adibidez, mosaiko erraldoi bat egin dute Larraitzen, 2011n egin zuten gisara. Horrez gain, datorren igandeko galdeketetan parte hartzeko deia egin diete goierritarrei.

Gaur arratsaldeko hitzorduei dagokienez, Bergaran izango da lehendabizikoa; hain zuzen ere, 16:30etik aurrera lipduba grabatuko dute. Azpeitian, ostera, arratsaldeko seietan elkartuko dira lipduba grabatzeko.

Bestalde, Ispasterren boto orriak banatuko dituzte datorren igandeko galdeketara begira.

Azkenik, Hondarribian Kataluniako ANC eta Sumate elkarteetako ordezkariek hitzaldia eskaini dute goizean. Hondarribian ez dute oraingoz galdeketarako datarik zehaztu.

Arrigorriaga erabakitzeko eskubidearen olatura batu da

Gure Esku Dago dinamikako Arrigorriagako lantaldeak erabakitzeko eskubideari buruzko herri galdeketa iragarri du 2017rako, eta prozesua gidatuko duen Batzorde Sustatzailea aurkeztu du gaur.

"Herri galdeketa berme juridiko guztiekin eta galdeketa prozesuaren zilegitasuna bermatuz gauzatuko da, protokolo juridiko batek babestuta eta talde sustatzaile batek bultzatuta", azaldu dute.

Gure Esku Dago, Arrigorriaga, derecho a decidir, erabakitzeko eskubidea, consulta popular, herri galdeketa, argazkia: Gure Esku Dago

Arrigorriagak herri galdeketak egingo du 2017an. Argazkia: Gure Esku Dago

Oraingoz, hauek dira 2017rako herri galdeketa iragarri duten udalerriak: Arrigorriaga, Oarsoaldea, Aulesti, Barrika, Bermeo, Busturia, Elorrio, Sopela, Uribe Kosta, Usurbil eta Hernani.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Azpeitia argazkiak Gure Esku argazkiak Hondarribia argazkiak Bergara albisteak Gaurko azken ordukoa