Politika -

Gure Esku Dago

Independentziari buruzko galdeketak egingo dituzte 2017an Uribe Kostan

2017ko apirilaren 2an herri galdeketak egingo dituzte Barrikan, Lemoizen, Urdulizen eta Sopelan.

Uribe Kosta independentziari buruzko galdeketen olatura batu da. Argazkia: Gure Esku Dago.
Uribe Kosta independentziari buruzko galdeketen olatura batu da. Argazkia: Gure Esku Dago.
Uribe Kosta independentziari buruzko galdeketen olatura batu da. Argazkia: Gure Esku Dago.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Esku Dagok igande honetan aurkeztu du 2017ko apirilaren 2an Uribe Kostako lau udalerritan (Barrika, Lemoiz, Sopela eta Urduliz) egingo dituen herri-galdeketak martxan jarriko dituen 150 pertsonaz osatutako Batzorde Sustatzailea.

Aurkezpena Sopelan egin dute, eta bertan galdeketen prozesua zuzenduko duen Ados Uribe Kosta taldeak manifestu bat irakurri du. Manifestuan jasotzen denaren arabera, "herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarren garaia da. Printzipio hauetan ados egonik, Barrikan, Lemoizen, Urdulizen eta Sopelan herri galdeketa gauzatzeko konpromisoa hartzen dugu".

Azaldu dutenez, prozesu parte-hartzaile baten bidez adostuko dute "herritarrentzat interesgarriena eta beraz bozkatzera joateko erakargarriena izango den" galdera "herri galdeketan den-denok parte har dezagun".

Horrez gain, sinadura-bilketa bat hasi dute lau udalerrietan, horixe baita Gure Esku Dagon landutako protokoloaren baldintzetako bat. Izan ere, Sopelako Gure Esku Taldeak gaur goizean bertan lortu ditu galdeketak egin ahal izateko protokoloak eskatzen duen gutxieneko sinadura kopurua.

Horren harira, ez dute baztertu aurrera begira eskualdeko beste udalerri batzuk ere aurkeztutako ekimenarekin bat egitea.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Sopela Gure Esku Albisteak