Politika -

80. urteurrena

EiTBk kanpaina bat jarri du abian Agirre lehendakaria oroitzeko

Aurten zortzi hamarkada beteko dira lehenengo Eusko Jaurlaritza osatu zenetik, eta EiTBk “Gure izaeraren ispilu” izeneko kanpaina jarri du abian pertsonaiaren irudia eta baloreak gogoratzeko.

'Agirre: Gure izaeraren ispilu' kanpainaren irudia. Argazkia: EiTB
'Agirre: Gure izaeraren ispilu' kanpainaren irudia.
Agirre lehendakaria, ''Gure izaeraren ispilu''

0:25

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurten 80 urte beteko dira lehenengo Eusko Jaurlaritza osatu zenetik. Agirre lehendakaria buru zuen kontzentrazio gobernua izan zen, eta EiTBk bere irudia eta baloreak gogoratzeko kanpaina bat jarri du abian: "Gure izaeraren ispilu".

Uztailean zortzi hamarkada beteko dira Espainia bitan zatitu zuen Estatu Kolpea izan zenetik. Gerra horren erdian, 1936ko urrian, sortu zen lehenengo Eusko Jaurlaritza, Jose Antonio Agirre buru zuen kontzentrazio gobernua.

Ikus-entzunezko proiektu bat eramango du aurrera EiTBk eta bost dokumental ('Gernika, Markak'; 'Berlin. Notas para un paseo por Berlin'; 'Nueva York. Quinta planta'; 'París. Voces de papel'; '80 años de Gobierno Vasco: 7 egun, 80 urte') eta pelikula bat ('Agirre. La Película') emango dituzte.

Jose Antonio Agirrek Europako eta Amerikako herrialdeak zeharkatu zituen, beste nortasun baten pean ezkutatuta, eta babesa hartu zuen herrialdeetara bidaia egingo dute dokumentaletan.

Gainera, sei ikuskizun egingo dituzte kalean, baina oraindik ez dute datarik zehaztu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea