Politika -

Auzitegi Nazionala

47 pertsona auzipetuta, ETAren 'espetxe fronteko kide' izatea egotzita

Auzipetutakoen artean abokatuak eta Herrirako eta Etxerateko kideak daude.

Herriraren aurkako operazioan egindako atxiloketa bat. EFE
Herriraren aurkako operazioan egindako atxiloketa bat. EFE
Herriraren aurkako operazioan egindako atxiloketa bat. EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak 47 pertsona auzipetu ditu, ETAko "kide" izatea edo talde armatuarekin kolaboratzea egotzita, "espetxe frontearen partaideak" direlakoan.

Auzipetutakoen artean "Jake", "Mate" eta "Pastor" operazioetan atxilotutako abokatuak eta Herrira, Etxerat eta Jaiki Hadi plataformetako kideak daude.

Eloy Velasco epaileak bere autoan adierazi duenez, prozesatuta dauden abokatuen zeregina ETAko presoei aholkularitza juridikoa eta politikoa ematea dela, eta hortik "doktrinamendua eta kontrola eratortzen da, kartzeletatik zehar egindako bisitaldi sistematikoen bidez".

Herrirari dagokionez, epaileak dio Amnistiaren Aldeko Gestorek eta Askatasunak utzitako hutsunea bete duela "presoak kontrolatzeko eta kohesionatzeko, eta, baita ETAko presoak eta haien ideiak goratzen zituzten ekintzak planifikatu, deitu eta haiei sostengua emateko".

Autoak Jaiki Hadi elkarteko kideek egindako jarduerak ere aztertzen ditu. Elkarte horrek EPPK-ko kideei osasun arreta eta arreta psikologikoa emateko ardura zeukan, eta, autoaren esanetan, bertako arduradunek, "ETAko gidalerroak jarraituta", elkartearen jarduerak koordinatzen zituzten.

Honako hauek dira auzipetutakoak:

- Bitartekariak: Jose Luis Campo, Asier Aranguren, Aitziber Sagarminaga, Egoitz Lopez de Lacalle, Aintzane Orkolaga eta Jose Miguel Almandoz.

- Abokatuak: Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Alfonso Zenon, Kepa Manzisidor, Eukene Jauregi, Ane Ituiño, Aier Larrarte, Ainhoa Baglietto, Arantza Aparicio, Onintza Ostolaza, Haizea Ziluaga, Amaia Izko, Jaione Karrera, Atxarte Salvador eta Naia Zurriarain.

- Herrira: Fran Balda, Amaia Esnal, Eneko Ibarguren, Ekain Zubizarreta, Roberto Noval, Ibon Meñika, Jose Antonio Fernandez, Oskar Sanchez, Gorka Gonzalez, Jon Garay, Sergio Labaien, Jose Manuel Ugartemendia, Eneko Villegas, Nagore Garcia, Jesus Mari Aldunberri, Beñat Zarrabeitia, Ane Zelaia, Imanol Karrera, Jon Mindegiaga, Jabier Carballido, Nagore San Martin eta Emilie Martin.

- Jaiki Hadi: Fernando Arburua eta Oihana Barrios.

- Etxerat: Izaskun Abaigar eta Nagore Lopez de Luzuriaga.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak argazkiak ETA gaur Gaurko azken orduko albistea