Politika -

Polizia-operazioa

Rubalcaba: "Pla ETAren arlo politikoko buruzagitzako kidea zen"

David Plak -gaur goizean atxilotu dute Hendaian- ETAren eta presoen arteko bitartekaritza lana egiten zuela adierazi du Barne ministroak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak adierazi duenez, gaur goizean Hendaian atxilotu duten David Pla ETAren arlo politikoko buruzagitzako kidea zen eta erakundeko zuzendaritzaren eta presoen arteko bitartekaritza egiten zuen.

Gaurkoa Guardia Zibilak asteazkenean egindako operazioaren -10 lagun atxilotu zituzten, horien artean 3 abokatu- jarraipena dela adierazi du Barne Ministroak Madrilen, komunikabideen aurrean egindako deklarazioetan. Pla asteazkenean atxilotutakoen buruzagia zela esan du Rubalcabak. Frantzian bizi zela gaineratu du eta bere ardura talde horren eta Frantzian ETAren zuzendaritzaren arteko lotura egitea zela esan. Atxiloketak Frantziako eta Espainiako poliziaren eta justiziaren arteko kolaborazio onaren ondorio direla agertu du ministroak. David Pla segurtasun indarren "aspaldiko ezaguna" dela esan du Rubalcabak eta egun Espainiako Polizia bere atzetik ari zela argitu du.

InkomunikazioaEskubideak Abokatuen Elkarteko bozeramaileek herenegun ETArekin lotura zutelakoan atxilotutako "lankideak" epailearen esku utzi eta inkomunikazio aldia amai dadila exijitu dute.Gainera, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroa "koldarra" dela esan dute, ezker abertzalearen inguruko abokatuak atxilotuta "kalte handiena egitea" bilatu duelako, "gehiegizko errepresio mekanismoak erabili ditu herritarrak babesik gabe eta etengabeko beldurpean egon daitezen", eta hori "Estatu terrorismoa da".Bizkaiko Abokatuen Bazkunaren egoitzan Bea Ilardiak eta Joseba Belaustegik Eskubideak elkarteko 30 bat abokaturen babesarekin eman duten prentsaurrekoan azaldu dutenez, herenegungo atxiloketen osteko premiazko balorazio bat egitera atera dira, baina datozen hilabeteetan "ekimen sakonago bat" egiteko asmoa agertu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea