Politika -

'Panamako Paperak'

Jose Manuel Soriaren oharra, oso-osorik

eitb.eus-ek Espainiako Industria, Energia eta Turismo ministroak bidalitako oharra eskaintzen dizu.

Soriak komunikabideei igorritako gutuna. EFE
Soriak komunikabideei igorritako gutuna. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Soriak Espainiako Industria ministro karguari uko egiten diola jakinarazteko bidalitako oharra, oso-osorik eskaintzen dizu eitb.eus-ek:

1995ean politika munduan sartu aurretik izan nituen enpresa jarduerei buruzko azalpenak ematerakoan, duela hogei urte baino gehiago izandako jazoera batzuen gainean informazio zehatzik ez izateagatik, eta enpresa jarduera horiek nire ardura politikoekin inolako loturarik izan ez badute ere, azken egunotan bata bestearen atzean egin ditudan okerren aurrean, eta gaur egungo egoera politiko larrian honek Espainiako Gobernuari, Alderdi Popularrari, nire alderdikideei eta boto-emaileei kalte nabarmena egiten dietela kontuan hartuta, jakitera eman nahi dut, Espainiako Gobernuko presidentearekin hitz egin ondoren, iragan abenduaren 21etik Industria, Energia eta Turismo ministro gisa izan ditudan ardurei espresuki uko egiteko nire erabaki aldaezinaren berri eman diodala gaur.

Talde Parlamentario Popularreko diputatu aktari uko egin diodala ere jakinarazi diot Espainiako Gobernuko presidenteari.

Azkenik, Kanarietako PPren presidentetza autonomikoari muzin egin diodala esan diot nire alderdiko idazkari nagusiari.

Horrenbestez, gaurtik aurrera jarduera politiko guztiak utzi ditudala iragarri nahi dut.

Politikak eredugarria izan behar du beti, baita pedagogian eta azalpenak ematerakoan ere. Hori gertatzen ez denean, nork bere gain hartu behar ditu bere ardurak. 

Sinatuta:

Jose Manuel Soria Lopez

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Popularra Espainiako Gobernua bideoak Panama