Politika -

Larunbata arte

Podemosek hasi du PSOE-C's itunari buruzko galdeketa

Erreferendumean parte hartzeko erroldan izena emanda dauden 393.177 kideek erabakiko dute alderdiaren jarrera: PSOE-Ciudadanos Gobernuari bidea eman edo Gobernua osatzen saiatu ‘Valentziako erara’.

Podemosen asanblada bat. Argazkia: Podemos Euskadi
Podemosen asanblada bat.
Podemosen asanblada bat. Argazkia: Podemos Euskadi

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemosek kontsulta egingo du alderdiko kideen artean PSOE-Ciudadanos itunean oinarritutako Gobernuari bidea eman edo 'Valentziako erara' Gobernua osatzen saiatu behar duten erabakitzeko. Kontsulta gaur hasi eta larunbatean amaituko da.

Hori horrela, erreferendumean parte hartzeko erroldan izena emanda dauden 393.177 kideek erabakiko dute alderdiaren jarrera, inbestidurarako negoziazioak amaitzera doazenean, eta Felipe VI.a Espainiako erregeak alderdi politikoekin beste bilera-sorta bat antolatu ostean.

Oraingoz, eta alderdikideek erabakitzen dutenaren zain, Podemosen zuzendaritzak ezezko botoa eskatzen du PSOE-Ciudadanos itunaren aurrean.

Gobernu ezkertiar aurrerakoiaren aldeko apustua berresten badute, PSOEk "aukera hori aztertu" beharko luke, Podemosen arabera. "Telefonoak martxan ditugu PSOEren deiaren zain, aldaketarako gobernua osatzeko", adierazi zuen atzo Ramon Espinar alderdi morearen Senatuko bozeramaileak.

Militanteek zuzendaritzaren erabakiaren kontra bozkatu eta PSOE-Ciudadanos ituna babestuz gero, Luis Alegre Podemosen Madrilgo idazkari nagusiak aitortu du "zuzendaritza osoa ezeztatuko" luketela eta, ondorioz, estrategia berriro aztertu eta “ardurak” argitu beharko lituzketela.

Kontsulta

Apirilaren 2an, 10:00etan, Podemosek zituen 393.177 kideek bozkatu ahal izango dute erreferendumean.

Podemosek bi galdera hauek egingo dizkie militanteei: "Rivera eta Sanchezen itunean oinarritutako gobernua nahi al duzu?", alde batetik, eta "Ados al zaude Podemosek, En Comu Podemek eta En Mareak babesten duten aldaketarako gobernuaren proposamenarekin?", bestetik.

Emaitzak erabakiko du alderdiaren etorkizuneko estrategia, eta hilaren 18an jakinaraziko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua bideoak Espainia argazkiak Alderdi politikoak Gaurko azken ordukoa Podemos berriak