Politika -

Atxikimendu kanpaina

Currinek babestutako Bruselako Adierazpena zabalduko du Lokarrik

"ETAren su-etena eta Gobernuaren erantzun egokia bakearen bidean aurrera egiteko urrats zehatzak eta beharrezkoak diren pertsonen" atxikimendua lortu nahi du Lokarrik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brian Currin Hegoafrikako bitartekariak eta nazioarteko hogei bat ordezkarik sinatutako Bruselako Adierazpena zabaltzeko kanpaina abiatuko du Lokarrik.

ETAren su-etena eta Gobernuaren erantzun egokia edo Espainiako Gobernuak bake-prozesu bat martxan jartzea eskatzen du Currinek babestutako adierazpenak.

"ETAren su-etena eta Gobernuaren erantzun egokia bakearen bidean aurrera egiteko urrats zehatzak eta beharrezkoak diren pertsonen" atxikimendua lortu nahi du Lokarrik.

Horretarako, proposamena azaltzen duten 10.000 liburuxka bidaliko dituzte postaz eta 50.000 orri banatuko dituzte kalean. Horrez gain, 20 hitzaldi antolatuko dituzte eta Internet zein sare sozialen bidez kanpaina ezagutzera emango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea