Politika -

Polemika

Soriak Kongresura joatea eskatu du, Panamako paperengatik

Baliteke jarduneko ministroak datorren asteartean, apirilaren 19an, egitea agerraldia. Berriro ere esan du ez duela erlaziorik paradisu fiskaletako enpresa batekin ere.

Soria jarduneko ministroa, prentsaurrekoan, astearte honetan. Argazkia: EFE.
Soria jarduneko ministroa, prentsaurrekoan, astearte honetan. Argazkia: EFE.
Soria jarduneko ministroa, prentsaurrekoan, astearte honetan. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Industria, Energia eta Turismo jarduneko ministro Jose Manuel Soriak esan du eskatu duela agerraldia egitea, segur aski datorren asteko asteartean, Industriako Batzordearen aurrean, xede izanik azaltzea zer dela-eta agertu den Panamako paperetan.

Kongresuan emandako prentsaurrekoan, Soriak esan du ibilbide politikoko azken 25 urteotan ez duela inolako zerikusirik izan Panamako edo Bahametako elkarte batekin ere.

Azken informazioen arabera, ministroak harremana izan du UK Lines Limited enpresarekin; izan ere, iturri batzuek diote Soria idazkari zegoela bertan 1992an Bahametan erregistratu aurretik, eta 1997ra arte. Hala agertzen omen da erresuma Batuko merkataritza-erregistroan.

Soriak esan du ez zela konpainia honetako idazkaria izan, eta zehaztu du Oceanic Lines merkataritza-elkarteko administratzaile agertzen dela; hori erabat legezkoa da, eta ez du inolako bateraezintasunik, "ez legezkorik, ezta politikorik ere".

Harreman komertziala

Ministroak berretsi du erlazio komertziala zuela empresa horrekin; izan ere, Kanarietatik familia-enpresak bidalitako ontzien kontsignatzeaz arduratzen zen, hau da, Oceanic Linesek bidalitako ontzien kontsignatzeaz; halaber, azaldu du nola 1998an amaitu zen enpresaren jarduera.

"Gaur bertan jakin dut UK Lines enpresako idazkaria naizela", esan du Soriak; aseguratu du beste akats bat dela, eta eskatu die bere abokatuei iker dezatela.

Ministroak adierazi du 1997an, Oceanic Lines fruta eta barazkiak zeramatzaten ontziez arduratzen zela, Las Palmaseko alkatea zela, baina nabarmendu du hori legezkoa dela.

"Epaile batek zuzendari-lanak egin ditzake familia-enpresa batean, pertsona publikoaren interesekin ez baditu uztartzen", esan du.

"1995eko maiatzetik, kudeaketa politikoan aritu naiz, horretan bakarrik, eta bestelako kontua da bazkidea izatea familia-enpresa batean", ez "Panaman, Bahametan edo beste paradisu fiskal batean dagoen enpresa batean", azaldu du Soriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Alderdi Popularra Alderdi politikoak bideoak Euskadiko PP Panama azken ordukoa