Politika -

Auzitegiak

Garzon inputatu gisa deklaratzen ari da Auzitegi Gorenean

Hain zuzen ere, New Yorkeko ikastaroen auziaren baitan deklaratzen ari da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailea inputatu gisa deklaratzen ari da Auzitegi Gorenean, zabalik dituen hiru auzietako baten baitan.

Hain zuzen ere, 2005 eta 2006 urteen artean Santander bankuak antolatuta New Yorkeko Unibertsitateko ikastaro batzuetan jasotako diruaren auzia da gaur hizpide izango dutena.

Kereila jarri duten abokatuek, Jose Luis Mazonek eta Antonio Paneak, zera egozten diote: Ikastaroak antolatzeko 302.000 dolar jaso izana, trukean Santander bakuko goi-kargudun batzuen aurkako kereila bat ez onartzeko.

Frankismo garaiko krimenak ikertzen hasteagatik epaitu egingo dutela jakin denetik, mobilizazioak ugartzen ari dira hainbat sektoretan, Garzonen alde. Kasu horretan bezala, honetan ere Fiskaltzak ez du akusaziorik aurkeztu.

Gorenean zain dituen hirugarren eta azken auziak ''Gurtel''ekin du zerikusia. Hain justu, auzipetu batzuek espetxean haien abokatuekin izandako elkarrizketan grabatzeagatik salatu zuten.

Atzerriko berriemailekin egitekoa zen bilera, bertan behera

Bestalde, Gorenak bertan behera utzi du ostiral honetan Espainian lan egiten duten berriemaile atzerritarrekin egitekoa zen bilera, "ezinezkoa" baitzen ehun pertsonarekin baino gehiagorekin biltzea.

Gorenak frankismoaren ikerketari buruzko datu teknikoak eman nahi zien, antza atzerriko kazetariek eskatuta.

Azkenean, hala egin ordez, idatziz igorriko die informazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea