Politika -

Ostiralean

Gorenak Garzonen auzipetzea azalduko die kazetari atzerritarrei

Baltasar Garzon epailea laster eseriko da akusatuen aulkian frankismoaren hilketak ikertzeagatik. Bitartean, bere aldeko protestak eta konzentrazioak ugaritu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kritika ugari jaso eta informazio eske ibili ostean, Epaitegi Gorenak Auzitegi Gorenak, "teknikoki" azalduko die ostiralean kazetari atzerritarrei zelan auzipetzen duten beraien forupeko bat goi epaitegi batean.

Auzitegi Nazionaleko epailea, frankismo garaiko desagerpenak ikertzeagatik ustezko prebarikazio delitu bategatik auzipetu du Auzitegi Gorenak.

Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailea kargutik kendu lezake Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak. Izan ere, frankismo garaiko desagerpenak ikertzeagatik, Luciano Varela Epaitegi Goreneko epaileak ahozko epaiketa bat bideratuko dion berri eman du.

Garzonen aurkako beste epaiketa bat martxan du Gorenak, hain zuzen, New Yorken egon zenean Santander Banketxeak ustez emandako diruagatik. Horren inguruan deklaratuko du bihar, apirilak 15, Manuel Marchena epailearen aurrean.

Horrez gain, hirugarren epaiketa bati aurre egin behar dio Garzonek. Gurtel auziko inputatuen eta abokatuen arteko "entzuteak" agintzeagatik. Madrileko Justizia Epaitegi Gorenak eginbide horiek bertan behera utzi ditu legues kontrakoak jotzen dituelako.

Itxierak eta kontzentrazioak

Gaur goizeko 10:00ak aldera itxiera sinboliko bat hasi dute Madrilgo Konplutense Unibertsitateko Lan Harremanen Fakultatean. Garzonen aldeko erakundeek deituta kulturaren pertsonaia ezagunek bere babesa azaldu dute.

Egitasmo hori babesten duten aktoreak, musikariak eta idazleak hala nola, Pedro Almodovarrek, Juan Diego Bottok,.Jose Sacristanek eta Almudena Grandesek Auzitegi Gorenaren aurrez aurre kontzentrazioak egingo dituzten berri eman dute, astelehenetik ostiralera, hurrengo apirilaren 22ra arte. Egun horretan, Baltasar Garzonek epailearekin hitzordua du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea