Politika -

Erreakzioak

AVT eta DyJ: "ETAren aurkako borrokari kolpe gogorra eman diote"

Egunkaria "ETAren arlo mediatikoaren barruan zegoela berretsi dute bi elkarteek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek Egunkaria auziaren epaia "ETAren aurkako borrokari kolpe gogorra ematea" dela nabarmendu dute. Haien esanetan, Estatuak ordaindu beharko duen kalte ordainketa "terroristen ingurunea finantzatzeko" erabiliko dute.

Ohar batean azaldu dutenez, gaur ezagutu duten epaiari helegitea aurkeztea aztertzen ari dira.

AVT eta DyJ herri-akusazioa izan dira Egunkaria auzian. Epailearen erabakiaren aurrean errespetua aldarrikatu badute ere, ulertzen ez dutela, eta bat ez datozela azpimarratu dute.

Horregatik, Egunkaria "ETAren arlo mediatikoaren barruan" zegoela berretsi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea