Politika -
Ondorioen saioa
Gürtel auziaren epaiketa bertan behera, froga berriak biltzeko
Francisco Correaren eta Pablo Cresporen defentsek eskatuta hartu dute neurria, lekuko berriek deklaratzea eskatu dutelako.
agentziak | erredakzioa
Valentziako Generalitateak Fiturreko erakusleihorako egin zituen kontratuengatik Gürtel auziaren baitan egiten ari diren epaiketa bertan behera geratu da, ondorioen lehenengo saioan, Francisco Correaren eta Pablo Cresporen defentsek lekuko berriek deklaratzea eskatu dutelako.
Deklarazio horiek apirilaren 7an, 8an eta 11n izango dira, eta fiskalak beste delitu batengatik inputatu dituela iragarri ostean egin dute eskaera. Izan ere, legez kanpoko elkartea osatzea ere leporatzen diete orain Gürtelen buruei eta Orange Market enpresako langileei.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea