Politika -

'Gürtel auzia'

Basagoitik Rajoyri buruz: "Arazo latza du mahai gainean"

EAEko PPren buruak, hala ere, esan du alderdiko presidentea "ongi" ari dela lan egiten eta Barcenasen erabakia "zuzena" dela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPren buruak esan du bere alderdiko presidenteak, Mariano Rajoyk, "arazo latza" duela "mahai gainean", izan ere, "batzuek PP aprobetxatu dute aberasteko", PSOE "oposizioko alderdi nagusia suntsitzen ahalegintzen ari da", eta gainera, "saskitik sagar ustelak kentzen jarraitu behar du".

Buruzagi popularrak, hala ere, uste du Mariano Rajoy "lan ona" egiten ari dela, "zuhurtziaz" baina "emaitzak" lortuz, duen "arazoa" kontuan izanda.

Bilbon emandako prentsaurrekoan, Basagoitik adierazi du Luis Barcenasen dimisioa eta PP uzteko asmoa "erabaki zuzena" dela, "ongi" egin duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea