Politika -
Ustezko ustelkeria auzia PPn
'Gurtel' auzia sekretua izango da beste egun batez
Pedreira epaileak publiko egingo zituen gaur ustez PP nahasita dagoen ustelkeria auziko 50.000 orri, baina azkenean asteartea arte atzeratu du.
Erredakzioa
Antonio Pedreira Madrilgo Auzitegi Nagusiko (TSJM) epaileak biharko deitu ditu Gurtel auziko aldeak, sekretutik kenduko dituen 50.000 orriak dauden webgunearen pasa-hitzak emateko.
Hasieran, epaileak gaur egingo zituen publiko orriok, baina azkenean bihar arte atzeratu du, arrazoi teknikoak tarteko.
Auzipetuek eta akusazioek auzitegira joan beharko dute bihar 09:00etatik 14:00etara, identifikazioak jasotzeko.
Urrian, Pedreira epaileak Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak ikertutako zatia egin zuen publiko.
Besteak beste, espetxean jarraitzen duten hiru auzipetuek (Francisco Correa, Pablo Crespo eta Antoine Sanchez) kartzelan euren abokatuekin izandako elkarrizketak egin zituzten publiko.
Ustez PPko hainbat kargudunekin zerikusia duen ustelkeria sare bat ikertzen ari dira auzi horretan.
Ondoren, baina, Madrilgo Auzitegi Nazionalak baliogabe utzi zituen, entzuketak "bidegabeak" izan zirela eta defentsa-eskubidea urratu zutela argudiatuta.
Orain, baliteke epaileak auzipetutakoen zerrenda ''argaltzea''. Orain 80 inguru baitira.