Politika -
Epaiketa
Noos auzia: Horrach fiskalak defentsen 'hertsatzeak' salatu ditu
Horrachen esanetan, Miguel Tejeiro Noos institutuko aholkulari ohiak kontu korapilatsuenen gainean deklara ez dezala saiatzen ari dira.
Agentziak | Erredakzioa
Pedro Horrach ustelkeriaren aurkako fiskalak ostiral honetan salatu egin ditu Noos auziko epaiketan Cristina infantaren, Iñaki Urdangarinen eta haren bazkide izandako Diego Torresen defentsak egiten ari diren hertsatzeak. Bere aburuz, hertsatze horien xedea da Miguel Tejeiro Noos institutuko aholkulari ohiak ez dezala deklaratu haien bezeroei eragiten dieten kontu korapilatsuenen gainean.
Tejeirok zein gairi buruz berba egin dezakeen eta zeini buruz ez defentsek egindako ohartarazpenen ostean, epaiketa zuzentzen duten epaileek adostu zuten Tejeirok ezin duela "familia-intimitatearen edota intimitate pertsonalaren ohoreari eragin diezaioketen" datu pribaturik eman, ezta aholkua eman zien bezeroen datu konfidentzialik ere. Aldiz, argibideak eman ditzake ondareari buruzko edukien gainean.
Aitzitik, ostegun honetan Tejeirok zer erantzun eta zer erantzun zalantza izan zuen, eta gai jakinei buruz informaziorik ez ematea erabaki zuen (horien artean, Urdangarinek eta Torresek Administrazio publikoetatik ustez bidegabe eskuratu zituzten funtsak atzerrira desbideratu ote zituzten). Horren aurrean, fiskalak adierazi du Tejeiroren deklarazioa guztiz hertsatuta dagoela, iruzur prozesal baten oinarrituta.
Deklarazioak bertan behera
Noos auzia epaitzen ari den epaimahaiak bertan behera utzi ditu gaur aurreikusita zeuden deklarazioa guztiak lau ezik (atzerapenarekin zeudenak). Deklaratzen jarraituko dutenen artean Miguel Tejeiro dago.
Noos auzia epaitzen ari den epaimahaiak bertan behera utzi ditu gaur aurreikusita zeuden deklarazioa guztiak lau ezik (atzerapenarekin zeudenak). Deklaratzen jarraituko dutenen artean Miguel Tejeiro dago.
Ahozko ikustaldia pilatzen ari zen atzerapena dela-eta hartu dute epaileek erabaki hori. Asteazkenera pasatu dituzte.