Politika -

Auzitegi Nazionala

Mikel Karrerak uko egin dio Burgoseko atentatuari buruz deklaratzeari

ETAko presoa bizi osorako espetxe-zigorra ari da betetzen Frantzian. Atzo eraman zuten Madrilera, Auzitegi Nazionalean deklaratzeko.

Mikel Karrera Sarobe, Espainiako poliziak inguruan dituela. Argazkia: EFE
Mikel Karrera Sarobe, Espainiako poliziak inguruan dituela. Argazkia: EFE
Mikel Karrera Sarobe, Espainiako poliziak inguruan dituela. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Karrera Sarobek uko egin dio Auzitegi Nazionalean deklaratzeari, 2009an ETAk Guardia Zibilaren Burgoseko kuartelaren aurka egindako erasoaren harira.

ETAko buruzagi militar ohia bizi osorako kartzela-zigorra ari betetzen Frantzian, Jean-Serge Nerin jendarmea hiltzeagatik. ETAk egindako azken hilketa izan zen. Atzo eraman zuten Madrilera, gaur Fernando Andreu epailearen aurrean deklaratzeko. Auzitegi Nazionaleko epailaren aurrean izan ostean, berriro eraman dute espetxera, EFEk iturri juridikoak aipatuta zabaldu duenez.

Burgoseko atentatuan parte hartu izana leporatzen dio Andreu epaileak. Erasoaren hiru egileak 2013ko abenduan zigortu zituzten.

Horrez gain, bihar Carmen Lamela epailearen aurrean ere deklaratu beharko du Mikel Karrerak. Terrorismo delituak egozten dizkio, ETAren talde militarraren buruzagi zela, lehergailuz eta munizioz betetako furgoneta bat Frantziatik Portugaleko Obidos herrira bidaltzeko eta bertan azpiegitura bat sortzeko agindua eman zuelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak albisteak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak