Politika -

Otegi, aske

PP: 'Otegi kriminala da eta ez da hautagai izango inola ere'

Pablo Casadoren esanetan, PPren Gobernuak auzitara joko luke buruzagi abertzaleai gaitasungabetzea aplikatzeko.

Pablo Casado PPko bozeramailea. EFE
Pablo Casado PPko bozeramailea. EFE
Pablo Casado PPko bozeramailea. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Casado PPko Komunikazio bozeramaileak ohartarazi du Arnaldo Otegi ez dela "inola ere" hautagai izango bere alderdiak Espainiako Gobernuan jarraitzen badu, "gaitasungabetuta baitago epe laburrean eta ertainean hauteskundeetara aurkezteko".

Casadoren esanetan, PPren Gobernuko zerbitzu juridikoek auzitara joko dute buruzagi abertzaleari gaitasungabetzea aplikatzeko.

"Otegi kriminala da, ez gudari bat, ez bake gizon bat, sozialista batek esan zuen moduan, ez preso politiko bat, Podemosek adierazi duen bezala", nabarmendu du PPko bozeramaileak.

Horren esanetan, Otegi "terrorista" da, eta PPren "muina" terrorismoaren biktimengandik gertu egotea da.

Halaber, Sortuko idazkari nagusia espetxetik atera izana terrorismoaren biktimentzat "umiliagarria" izan dela esan du, eta biktima guztiei, "banan-banan", barkamena eskatzeko deia egin dio.

Zalantzak gaitasungabetzearekin

Otegiri ezarritako gaitasungabetzeak zalantza ugari piztu ditu, baina ezker abertzalea ziur da hauteskundeetara aurkeztu ahalko dela, epaian ez baitzioten zehaztu zein kargu publiko dituen debekatuta.

Horren ildotik, Sortuk Iker Casanovaren auzia jarri ohi du adibide gisa. Izan ere, Otegiri ezarritako gaitasungabetzearen antzeko bat du, baina, hala ere, legebiltzarkide da gaur egun, arazo barik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Otegi albisteak Berriak Politika Alderdi Popularra Espainiako Gobernua argazkiak Gaurko azken ordukoa