Politika -

Martxoaren 27

Aberri Eguna inflexio puntua izatea eskatu du Independentistak sareak

"Dependentziatik independentziara" jauzi egiteko deia egin du mugimenduak.

Argazkia: Independentistak
Argazkia: Independentistak
Argazkia: Independentistak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Independentistak sareak Aberri Eguna "inflexio puntua" izateko deia egin du astelehen honetan, "dependentziatik independentziara" jauzi egin ahal izateko.

Erakunde abertzaleak Iruñean ospatuko du arten ere Aberri Eguna, martxoaren 27an.

"Menpekotasunezko iraganari loturik mantentzen gaituzten kateak apurtu eta etorkizunera jauzia egiteko garaia iritsi da", adierazi du Indepentistakek, eta "jauzi hori eragozten digun harresia, inposatzen diguten statu quo menperatzailea", apurtzea eskatu du.

"Begira dezagun harresiaz bestaldera eta ikus ditzagun independentziak zabaltzen dizkigun aukerak: demokrazia sakon eta partehartzailea eraikitzeko aukera; justizia sozialean eta aniztasunean oinarritutako gizartea eratzeko aukera; herritar guztiak duintasunez bizitzeko aukera, pobrerik gabeko euskal jendarte baterako aukera, euskaraz bizitzeko aukera, askatasunean eta bakean bizitzeko aukera; ... azken finean, herri libre batean herritar zoriontsu izateko aukera", adierazi du.

Independentistak sarearen esanetan, "Euskal Herriaren brujabetzarako bidean Estatu espainiar eta frantziarrarekiko aldebikotasun eskema iragana da jadanik", eta, horregatik, "aldebakarreko bideari" ekitea "ezinbestekoa" iritzi dio, "geure bidean aurrera egitea" baita "gelditzen zaigun alternatiba eraginkorrena".

Sareak manifestazioa deitu du Aberri Egunerako. Hain zuzen ere, 12:00etan abiatuko da Golem zinema-aretoetan, eta, ondoren, ekitaldi politikoa egingo dute Sarasate Pasealekuan.

Nolanahi ere, egun osorako "egitarau zabal eta oparoa" antolatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Aberri eguna bideoak Gaurko azken ordukoa