Politika -

NEgoziaketak

Alderdi gehiago itunera gehitzea espero du Mendiak, baita Podemos ere

PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, 'euskal herritarrek ez lukete ulertuko EAJk PPrekin bat egin eta Pedro Sanchezi ezetza ematea'.

5.300 militante bota ematera deituta daude Euskadin

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak uste du datozen egunetan beste alderdi politiko batzuk ere bat egingo dutela sozialistek eta Ciudadanos alderdiak "aldaketako Gobernu bat lortzeko" dagoeneko sinatu duten akordioarekin, besteak beste Podemosek.

PSOEk Ciudadanosekin hitzartutako ituna militantziarekin kontsultatzeko asmoz egiten ari den barne-galdeketan parte hartu ostean, Mendiak adierazi du "Coalición Canaria, Compromís eta Podemos" alderdiek hasierako itun horrekin bat egin dezaketela.ç

Mendiak azaldu duenez, sinatutako testua irakurri ostean, uste du akordio ona dela, eta, ondorioz, "bai" bozkatu du.

Horrenbestez, espero du militantziaren gehiengoak "babestu egingo duela gaur akordioa eta PSOEko idazkari nagusiaren ausardia".

Mendiak ziurtatu du sozialistek oraindik ere eskua luzatuta diotela Pablo Iglesiasen alderdiari. Berea aburuz, PSOE eta Podemos bat datoz hauteskunde-programako alderdi askotan, "bai bederen kanpainan planteatu zuten biraketa sozialari eta ezkerrekoari dagokionez".

Egibarren adierazpenak

Bestalde, hizpide izan ditu EAJko Gipuzkoako presidente Joseba Egibarren adierazpenak. Hark esan duenez, PSOE eta Ciudadanosek adostutako hitzarmena "porrot egin duen eta agortuta dagoen ardatza da"; halaber, bere alderdia sozialistei bidalitako agiriaren gaineko erantzunaren zain dagoela gaineratu du.

Mendiaren arabera, "EAJko zuzendaritzak ez dizkio Egibarri egunerokotasunen berri ematen", PSOEk EAJri duela egun bat erantzun baitzien jeltzaleek egindako eskaera eta planteamenduei.

Mendiak gaineratu du Euskadiri beti doakiola hobeto "sozialistak gobernuan direnean". Azkenik, esan du azken hauteskundeetan "euskal herritarrek aldaketaren alde bozkatu zutela eta Mariano Rajoyk jarrai ez dezan, eta ez lukete ulertuko EAJk PPrekin bat egin eta Pedro Sanchezi ezetza ematea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PNV-EAJ Joseba Egibar Artola argazkiak Idoia Mendia Euskal sozialistak Ciudadanosi buruzko albisteak Eguneko albisteak Podemos