Politika -

Noos auzia

Torresek berretsi du fakturak 'benetakoak' direla

Noos Institutuko kideak ez deklaratzeko eskubidea erabili du lehenengoz epaiketan.

Diego Torres, epaitegian sartzear. Argazkia: Efe
Diego Torres, epaitegian sartzear.
Torresek ukatu egin du Cristina infantarekin itunik

1:36

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Illes Balears Forumen eta Valencia Summiten fakturak "benetakoak" direla esan du Diego Torres Noos Institutuan Iñaki Urdangarinen kide zenak galdeketaren hirugarren saioan.

Gaur 09:20 aldera hasi den saioan egin ditu adierazpen horiek Torresek. Samantha Romero Auzitegiko presidenteak kargu hartu dio birritan, oso denbora tarte txikian. "Zuk ezin duzu epaiketa zuzendu", esan dio.

Maria Angeles Berrocal Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko Abokatutzaren letraduak egindako galderei erantzuteko garaian, gainera, Torresek ez deklaratzeko eskubidea erabili du lehenengoz: "Ez dizut aztertu ez ditudan fakturen inguruan erantzungo. Ez dut gogoratzen".

"Ezagutzen ez ditudan dokumentuei buruz galdetzen badidazu, eta proiektuan inputatu diren ez badakit, ez dizut buruz erantzungo. Kostuen txostenen inguruan galdetzen badidazu, gustura erantzungo dizut", azpimarratu du Torresek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia errege familia Iñaki Urdangarin Epaiketak albisteak Eguneko albisteak