Politika -

Logroño

Tardaren aburuz, Otegi 'adiskidetzearen ikurra' da

Joan Tardak (ERC) eta David Fernandezek (CUP) Otegi bisitatu dute gaur Logroñoko espetxean. Kartzelatik aterako datorren martxoaren 1ean.

David Fernandez (CUP) eta Joan Tarda (ERC). Argazkia: EFE
David Fernandez (CUP) eta Joan Tarda (ERC). Argazkia: EFE
David Fernandez (CUP) eta Joan Tarda (ERC). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ERC alderdiak Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile Joan Tardak "bihotzen adiskidetzearen ikurra" dela esan du gaur, eta "mundu osoan hazten dagoen" Batasunaren eledun izandakoaren "irudia" goratu du.

Tardak eta Kataluniako legebiltzarrean CUPeko bozeramaile ohi David Fernandezek Otegi bisitatu dute gaur Logroñoko espetxean. Kartzela horretatik aterako datorren martxoaren 1ean, behin zigorra beteta.

Bisita egin ostean, Tardak azpimarratu du Otegik "indarkeriari planto egiteko ahalmena irudikatzen duela, eta "bihotzen adiskidetzearen ikurra" dela, baita "Euskal Herriak bizi izan duen gatazkaren gainditzea"rena ere.

Bere esanetan, Espainiako gizarteak "noizbait onartu egin beharko du asmo hori nolabait  murriztu egin dela sei urtez", Logroñoko espetxean Otegik igaro dituenak.

Espero du Espainiako sistema politikoak "zuzentzen jakingo duela eta behar den moduan balioetsiko duela Arnaldo Otegi zer den", "bere irudia munduan zehar eta demokrazia guztietan hazten ari baita" eta "bakarrik falta da Espainiako sistema demokratikoak aitor dezala zer izan den gatazkaren konponbiderako".

Bere aldetik, David Fernandezek azaldu du datorren martxoaren 1ean injustizia politiko eta penal bat bukatuko dela, "Estatu-bahiketa" deitu duena, Otegi "Estatu espainiarraren bahitu politikoa izan delako".

Otegi hamar egun barru "herritar askea" izango da, eta "ezker abertzaleari dagokio zein paper beteko duen zehaztea"; dena den, "aktibo bat da, baita Europako hegoaldeko ezkerreko erreferentzia bat ere, bere analisia eta iritziengatik".

"Otegik gogo asko ditu bere herritar eskubideak osotasunean egikaritzeko, nahiz eta Estatuak 20121era arte ezgaitu nahi duen", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Otegi albisteak Politika albisteak Albisteak