Politika -

Gobernu osaketa

PSOEk 'aurrerapausoak' antzeman ditu Gobernua osatzeko negoziazioetan

Podemosekin baikor direla, baina sozialistek ez dutela Espainiako Konstituzioa urratuko ohartarazi du.

Cesar Luena PSOEko Antolaketa idazkaria. Artxiboko irudia: EFE
Cesar Luena PSOEko Antolaketa idazkaria. Artxiboko irudia: EFE
Pedro Sanchezen inbestidura lortzeko berebiziko astea hastear da

1:36

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk "aurrerapausoak" eman ditu Espainiako Gobernua osatzeko negoziazioetan, sozialistek gaur adierazi dutenez. Podemosekin abiatutako elkarrizketen inguruan "baikor" direla azpimarratu ostean, ez dutela Espainiako Konstituzioa urratuko ohartarazi diote sozialistek alderdi moreko kideei.

Hala adierazi du Cesar Luena PSOEko Antolaketa idazkariak Toledon, Gaztela Mantxako alkateekin egin duen bileran egindako hitzaldian.

"Gaur posible da Espainian aldaketa izatea. Gaur posible da legegintzaldia hasi eta hauteskundeak errepikatzea saihestea, batzuek hori nahi duten arren", adierazi du Luenak.

Luenaren hitzetan, sozialistek "jarrera ona" antzeman dute talde guztiengan eta, "zaila" izanda ere, Gobernu "egonkor eta erreformista" osatzea posible dela uste du.

Bestalde, PSOEk Espainiako Konstituzioa urratu zain ez egoteko ohartarazi dio Luenak Podemosi, batez ere, "burujabetza nazionalari buruzko eztabaidan".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Alderdi Sozialista Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Espainiako Gobernua bideoak Espainia argazkiak Gaurko azken ordukoa