Politika -

Madrilgo Auzitegia

Baliogabetu egin dituzte "Gürtel auzia"ren entzuketa gehienak

Garzon epailearen aginduz, auziperatuek abokatuekin izan zituzten solasaldiak grabatu zituzten kartzelan, eta horien zati handi bat baliorik gabe uztea erabaki dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Justizia Auzitegi Gorenak baliogabetu egin ditu "Gürtel auzia"ren baitan, Baltasar Garzonen aginduz eta Antonio Pedreira epailearen onespenarekin, auziperatuek abokatuekin izan zituzten solasaldien grabaketa gehienak, El Pais egunkariak Interneteko atarian zabaldu duenez.

Akordioa auto baten bidez egingo dute ofizial datozen egunotan. Atzoko erabakia hartzerakoan desadostasunak izan ziren epaileen artean. Hala, Francisco Jose Vieira Auzitegiko presidenteak eta Emilio Fernandez Castrok entzuketak baliogabetzearen aldeko botoa eman zuten; Jose Manuel Suarez Robledanok, berriz, grabaketa guztiak balioestearen aldeko botoa eman zuen.

Egunkari espainiarraren arabera, auzitegiak hiru auzipetu nagusien eta haien abokatuen elkarrizketak baliogabetu ditu, batena izan ezik. Azken horretan, auziperatuta dagoen abokatu batek PPren legez kanpoko finantziazioaz dihardu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea