Politika -
Punica auzia
Agirre: 'Nik dakidala, Madrilgo PP ez da legez kanpo finantzatu'
Punica auziaren ikerketak dagoeneko gehiegi iraun duela kritikatu du Madrilgo PPko presidenteak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Esperanza Aguirre Madrilgo PPko presidenteak ukatu egin du alderdian legez kanpoko finantziaziorik dagoela, Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak alderdiaren egoitza miatzea agindu eta gero.
"Nik dakidala, Madrilgo PP ez da legez kanpo finantzatu", berretsi du, alderdiaren egoitzaren atarian egindako agerraldi batean.
Punica auzia argitzeko ikerketa dela eta, hiru aldiz sartu da jada Guardia Zibila Madrilgo PPren egoitzan.
Horren ildotik, Aguirrek "Justiziarekin kolaboratzearen alde" egin du, eta erantzukizunak zehaztu nahi dituela gaineratu du.
Bestalde, Punica auziaren ikerketak dagoeneko gehiegi iraun duela kritikatu du, eta lehenbailehen bukatzea eskatu du.