Politika -
Negoziaketak
Jarrera 'baztertzailea' aldatzeko eskatu dio Sanchezek Iglesiasi
PSOEko idazkari nagusiaren hitzetan, Podemosek ez du Espainiak bizi duen garai politiko berria ulertu eta sozialistek Ciudadanosekin elkarrizketak bertan behera uztea baztertu du.
Agentziak | Erredakzioa
Gobernua osatzen saiatzeko, alderdi politiko guztiekin hitz egiten jarraituko duela iragarri du gaur Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak. Hautagai sozialistak Ciudadanosekin negoziatzen jarraitzen baldin badu elkarrizketari uko egingo diola esan du Pablo Iglesias Podemoseko buruzagiak gaur. Jarrera ?baztertzailea? aldatzeko eskatu dio Sanchezek Iglesiasi.
Sanchez Pablo Iglesiasekin bildu da gaur, erregeak inbestidura saiora aurkezteko enkargua eman eta gero. Agintari sozialista bilera-sorta egiten ari da gainerako alderdi politikoekin.
Buruzagi sozialistaren ahotan, Podemosek ez du Espainiak bizi duen garai politiko berria ulertu eta Ciudadanosekin elkarrizketak bertan behera uztea baztertu du. ?Negoziazio anitz eta irekiarekin jarraituko du PSOEk, Gobernu erreformista bat lortzeko?, argi utzi du Sanchezek.
Horregatik, jarrera aldatzeko eskatu dio Pablo Iglesiasi eta negoziazioarekin aurrera egiteko ?ateak zabalik? jarraituko duela agindu du.
Podemosek bat egin du inbestidura saioa lehenbailehen egiteko eskaerarekin
Bestalde, Podemosen buruak esan du ez dela inora joango PPrekin, baina bat egiten duela 'popularrekin' inbestidura saioa lehenbailehen egiteko eskaerarekin.
Iglesiasek horixe adierazi du PSOEren idazkari nagusiarekin ordu eta erdiz bildu ostean emandako prentsaurrekoan. Iglesiasek eskatu dio inbestidurarako epea ahalik eta laburrena izateko.
Podemosen ordezkariaren arabera, ez da epea luzatu behar, "espainiarrek ez dezaten denbora gehiagoz pairatu Rajoy".