Politika -

Errefuxiatuen krisia

670 euroko isuna jarri diote daniar bati, errefuxiatuei laguntzeagatik

41 urteko gizonezkoak onartu du 'bere kabuz' hartu zuela bost errefuxiatu afganiar Alemania iparraldetik Danimarkara eramateko erabakia.

Danimarkako muga. Artxiboko irudia: EFE
Danimarkako muga. Artxiboko irudia: EFE
Danimarkako muga. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

41 urteko daniar bat 670 euroko isuna ordaintzera zigortu du Gobernuak, bost errefuxiatu afganiarri laguntzea eta horiek Alemania iparraldetik Danimarkara eramatea leporatuta, bertako hedabideek berri eman dutenez.

Gizonezkoak onartu du "bere kabuz" eta "naturaltasunez" hartu zuela bost errefuxiatu afganiar Alemania iparraldeko Flensburgo hiritik Danimarkako Grenaa hirira eramateko erabakia (240 kilometro inguruko ibilbidea).

"Arratsaldean etxera iritsi eta errefuxiatuak eta etorkinak autobidearen azpitik oinez zihoazela ikusi nuen. Irudiak nigan eragina izan zuen, batez ere, haur asko ikusi nituelako", azaldu dio gizonezkoak epaimahaiari, Ritzau Danimarkako albiste agentziak zabaldutako informazioaren arabera.

Defentsa abokatuak azaldu duenez, haren bezeroaren asmo onak ez dira zigortu behar. Tine Friis kasuko fiskalak akusatuaren "jarrera bihozbera" aitortu eta haren kontrako kartzela eskaerarik egin ez badu ere, 15.000 koronako isuna (670 euro) eskatu du akusatuarentzat.

"Laguntzeko ahaleginetan, legezkotasunaren marra gainditu zuen", adierazi du Friisek. Epaiaren arabera, 670 euroko isuna ordaindu beharko du akusatuak. Dena den, Fiskaltzak 14 eguneko epea du Auzitegi Gorenaren aurrean apelazio helegite bat aurkezteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Zer ari da gertatzen Europan? Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Errefuxiatuak albisteak gaur Danimarka