Politika -

Kongresua eta Senatua

XI. Legealdia hasi da Gorte Orokorretan

Lehen bozketan aukeratua izateko 176 boto ez ditu lortu Patxi Lopezek. Ondorioz, bigarren itzuli batean Carolina Bescansa Podemoseko hautagaiarekin neurtu behar izan ditu indarrak.

Patxi Lopez Kongresuko presidentea Ganberan. Argazkia: EFE
Patxi Lopez Kongresuko presidentea Ganberan. Argazkia: EFE
Patxi Lopez, Kongresuko presidente berria

2:06

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 20ko hauteskunde orokorretatik atera ziren Gorte Orokor berriak gaur osatuko dira. Hauteskundeak irabazi zituen alderdiko kide batek ez du Kongresua zuzenduko lehen aldiz; izan ere, Patxi Lopez sozialista izango da presidentea. Horixe izango da, hain zuzen ere, berritasun nagusia.

Kongresuko eta Senatuko saioak ordu berean (10:00) abiatu dira eta XI. Legealdiari hasiera eman diote. Gobernua osatzeko zalantzek lehen saioa markatuko dute.

Kongresuan, presidentea eta Mahaiko gainerako zortzi kideak aukeratu ondoren 350 diputatuak karguaz jabetu dira.

Adineko Mahaia

Kongresuaren saioa Adineko Mahaia osatuz hasi da. Maria Teresa de Lara (PP) diputatu beteranoenak eta Maria Suchek (PSOE) eta Nagua Alba (Podemos) gipuzkoarrak, diputatu gazteenek, osatzen dute.

Kongresuko araudiaren arabera, Adineko Mahaia parlamentari hautetsi zaharrenak, kasu honetan 72 urteko Larak, eta bi gazteenek, 25 urteko Suchek eta Albak osatzen dute. Azken biak idazkariak dira.

Atzerapen txikia

Saioa minutu batzuetako atzerapenarekin hasi da, ERCko diputatuek esertzeko lekurik ez zutelako; izan ere, aurreneko bilkuran aulkiak ez daude banatuta.

70 diputatu baino gehiago, PSOEkoak eta Podemosekoak batez ere, saioa hasi baino ordubete lehenago aulkietan eseri dira.

Arazotxoa konpondu, saioari hasiera eman eta ongietorria egin die Larak ordezkari guztiei. Gaur hasten den legealdian elkartasuna eta ?gainditzeko grina? nagusi izango direla uste du Larak.

?Berez baikor naizela aitortzen dut, eta erakunde honen onena iristear dago oraindik?, adierazi du. Saioa hasi ondoren, idazkarietako batek deialdi Errege Dekretua irakurri du.

Pablo Iglesias Podemoseko buruzagia Carolina Bescansaren alabrekin Kongresuan. Argazkia: EFE

Diputatuen izena irakurri ostean, Mahaia aukeratzeari ekin diote. Aurrena presidentea izendatu dute, bozketa boto-txartelekin hautetsontzi batean eginez. Behin aukeraturik, Mahaiko kideek eserleku berriak hartu dituzte hemizikloaren tribunan.

Patxi Lopez, Ganberako presidente

Lehen bozketan aukeratua izateko 176 boto ez ditu lortu Patxi Lopezek. Ondorioz, bigarren itzuli batean Carolina Bescansa Podemoseko hautagaiarekin neurtu behar izan ditu indarrak; izan ere, azkenak 71 boz jaso ditu.

Bi bozketetan emaitza bera izan da: 130 boto Lopezentzat (PSOEren 89, Nueva Canariasen bat eta Ciudadanosen 40) eta 71 Bescansarentzat, Podemosen 69 diputatuak eta IU-Unidad Popularreko beste bi.

148 boto zuri izan dira, PPrenak eta alderdi txikienak. Bestalde, boto bat baliogabe utzi dute boto-txartelean 'Bescansaren haurra' idatzi dutelako.

Diputatu guztiek Patxi Lopez txalotu dute, baina sozialistak bakarrik jarri dira zutik izendapena ospatzeko. Aukeratu baino lehen, Jesus Posada aurreko presidentearekin hitz egin du Lopezek.

Lopezek erregeari, jarduneko Gobernuari eta Senatuko presidenteari Kongresua osaturik dagoela jakitera eman beharko die. Hori izango da bere lehen betebeharra.

Bozketen ondoren, 350 parlamentari hautetsiek diputatu karguaz jabetu dira zin eginez edo aginduz.

Gobernu berria nola osatuko den inork ez dakiela hasi da legealdia, eta Podemos eta Ciudadanos alderdi berrien protagonismoarekin; izan ere, indar banaketa erabat aldatu dute biek.

Gomez de la Serna, izkina batean Pedro Gomez de la Serna PPko diputatua Alderdi Popularraren aulkietan eseri da, nahiz eta baztertuta egon. Goiko izkina batean hartu du lekua eta bi alderdikide berri izan ditu ondoan.

Ganberako presidentea aukeratzeko lehen bozketan zehar ez du txintik ere esan, eta Carlos Salvador UPNko ordezkariarekin bakarrik hitz egin du botoa ematera joan denean.

Pedro Gomez de la Serna PPko diputatua Kongresuan efe

Pedro Gomez de la Serna PPko diputatua Kongresuko presidentea aukeratzeko botoa eman ondoren. Argazkia: EFE

Senatua

Senatuak Kongresuaren antzeko eskema jarraitu du. Pio Garcia-Escudero berriro aukeratu dute Senatuko presidente, PPren gehiengo absolutuari esker.

Senatuko Mahaitik kanpo geratu da, azkenean, Podemos alderdia, gainerako alderdiekin akordiorik ez baitu erdietsi. Hala, EAJk ordezkaritza izango du Goi Ganberan, PSOErekin eta PPrekin batera; popularrek lau ordezkari izango dituzte Senatuko Mahaian, sozialistek bi eta jeltzaleek bakarra. Maria Eugenia Iparragirrek hartu du EAJren tokia.

Juantxo López de Uralde EQUO Diputatuen Kongresua efe

Juantxo Lopez de Uralde eta Jorge Luis Bail EQUOko diputatuak (Podemos) bizikletan heldu dira Ganberara. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak