Politika -
Ustelkeria
Auzitegi Nazionalak De la Serna eta Aristegui ikertuko ditu
Epaileak uste du Alderdi Popularreko bi diputatu ohiek atzerriko agintariak erosten zituztela kontratuak lortzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak ikerketa bat jarri du abian Pedro Gomez de la Serna PPren diputatu ohiak eta Gustavo de Aristegui Alderdi Popularraren parlamentari eta Espainiako Gobernuak Indian zuen enbaxadore izandakoak komisio ilegalak kobratu zituzten ala ez argitzeko.
Epaileak uste du PPko diputatu ohiek komisio ilegalak kobratzen zituztela Espainiako enpresek atzerrian kontratuak lortzearen truke.
Horrenbestez, epaileak tramitera onartu du Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak Gomez de la Sernaren, Aristeguiren eta beste sei pertsonaren aurka jarritako kereilak. Talde kriminaleko kide izatea, ustelkeria, sobornatzea eta diru-zuritzea leporatzen diete.
De la Mata epaileak aginduta, sei elkartea eta inputatu guztien etxebizitzak miatu dituzte, Gomez de la Sernarena izan ezik, Talde Mistoko diputatua denez horretarako eskumenik ez duelako.