Politika -

Polemika

Interes Gatazketarako Bulegoa Aristegui ikertzen ari da

Gustavo de Aristegui Indiako enbaxadoreak Espainiako enpresentzat kontratuak lortzeagatik ustez kobratu zituen komisioak ikertzen ari dira.

José Manuel García-Margallo. Argazkia: EiTB
José Manuel García-Margallo. Argazkia: EiTB
PPri beste ustelkeria kasu bat lehertu zaio kanpaina erdian

1:07

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako ministroak jakinarazi du Interes Gatazketarako Bulegoa Gustavo de Aristegui Indiako enbaxadoreak ustez kobratu zituen komisioak ikertzen ari dela. Espainiako enpresentzat kontratuak lortzeagatik eskuratu omen zituen komisio horiek.

Aljerian Gustavo de Aristeguik ustez kobratu zituen komisioen inguruan galdetu diote kazetariek ministroari, eta atzo enbaxadorearekin eta idazkariordearekin hitz egin zuela esan du. "Interes Gatazketarako Bulegoa, horrelako kontuetan zer gertatu den argitzen duen organoa, ofizioz aritu da", argitu du ministroak.

"Prozedura irekita dago, enbaxadoreak beharrezkoak ikusten dituen arrazoibideak azalduko ditu, eta ikusiko dugu zertan gelditzen den kontu hau", gaineratu du Garcia-Margallok kanpaina ekitaldi baten ostean. Alacanten izan da ministroa, PPren lehen hautagaia baita bertan Kongresurako zerrendan.

Interes Gatazketarako Bulegoa Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren baitan dago, eta zigorra ezartzeko prozedura martxan du jada. Normalean horrelako jardueren berri izaten duenean, kasu honetan legez, "ofizioz" aritzen direla jakinarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ustezko ustelkeria politikoa