Politika -

Filtrazioa

PPko bi kidek hainbat milioi jaso zuten komisiotan

Enbaxadore bat eta diputatu bat dira. "Entzun dudanagatik, oso normala da", adierazi du Mariano Rajoy PPko presidenteak.

Pedro Gomez de la Serna. Argazkia: EFE
Pedro Gomez de la Serna. Argazkia: EFE
Pedro Gomez de la Serna. Argazkia: EFE

Erredakzioa | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Gomez de la Serna Segoviako PPren diputatua eta Gustavo de Aristegi Espainiak Indian duen enbaxadoreak milioiak kobratu zituzten komisioetan, Espainiako enpresentzat Afrikako eta Latinoamerikako gobernuekin kontratuak lortzeagatik. Horrela argitaratu dute El Mundo egunkariak eta Ser irrati-kateak. Hedabide horien arabera, Aristeguik eta Gomez de la Sernak kontratu publikoak lortu zituzten Espainiako hainbat enpresentzat, Voltar Lassen markaren atzean.

Horretarako, herrialde horietan zeuden espainiarren influentziak eta kontaktuak erabiltzen zituzten, komisioak kontratuen ordainetan eskuratzeko.Espainiako enpresentzat lortu zuten obra publikoen artean (Ustelkeriaren Aurkako fiskaltza ari da hori ikertzen), Elecnorri Argelian lortutakoak. 737.000 euroko komisioa eskuratu zuten, baita hilero 15.000 euroko kanona)

Pedro Gomez de la Sernak eta Gustavo de Aristeguik Elecnorren aldeko gestioak egin dituztela aitortu dute, baina jarduera hori Diputatuen Kongresuak baimena eman zuela.

"Esan duenaren inguruan entzun dudanagatik, oso normala da", adierazi du Mariano Rajoy PPko presidente eta Espainiako Gobernurako presidente izateko hautagaiak.

"Xantaia"

Pedro Gomez de la Sernak esan du ez diola hautagai izateari uko egingo. Segoviako PPren bigarren hautagaia da eta bere jarduera profesionalarekin duen bateragarritasuna defendatu du, diputatu gisa aritu aurrekoa baita. Gomez de la Sernak prentsaurrekoa eskaini du bere ikuspuntuaren berri emateko. Dirudienez, bere aholkularitzan lan egiten zuen komertzial ohi batek milioiak kobratzea egotzi dio, nazioartean Espainiako enpresen alde egiteagatik.

Iragan martxotik "xantaia" egin diotela azaldu du PPko diputatuak. Orain arte "isiltasunarekin" erantzutea erabaki zuen, baina PP alderdia jakinaren gainean zegoela.

Enpresaria hainbat dokumentaziorekin eta El Mundo egunkariaren ale batekin azaldu da komunikabideen aurrean. Komertzial ohiak informazioa jakinarazi zuen eta hauteskundeetara ez aurkeztea pentsatu zuen, baina horrela xantaiagileari sinesgarritasuna emango ziola pentsatu omen zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra Ustezko ustelkeria politikoa albisteak