Politika -

Bilera

Sarek presoen egoerari buruzko txosten bat landuko du

Plataforma horretako zenbait kide Estibalizko santutegian bildu dira gaur hainbat elkartetako ordezkariekin.

Sare plataformako kideak aurreko beste prentsaurreko batean. Argazkia: @sare_herritarra
Sare plataformako kideak aurreko beste prentsaurreko batean. Argazkia: @sare_herritarra
Sare plataformako kideak aurreko beste prentsaurreko batean. Argazkia: @sare_herritarra

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal presoen eskubideen aldeko plataforma herritarrak presoen egoeraren gaineko dokumentu bat jorratuko du. Dokumentu hori erakunde publikoei bidaliko die eta argitara emango du, "giza eskubideen urraketarekin lotutako arazo larria dela" gizartea kontzientziatzeko.

Plataforma horretako zenbait kide Estibalizko santutegian bildu dira gaur hainbat elkartetako ordezkariekin. Horien artean egon dira, besteak beste, Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordea (CEAR), Salhaketa, Argituz, edota Paco Etxeberria auzitegiko medikua, Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohia, Iñaki Lasagabaster EHUko katedraduna eta Patxi Ormazabal Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia.

Sarek berak ohar baten bidez jakitera eman duenez, guztiek egin dute gogoeta presoen egoerari, sakabanaketari eta larri dauden presoei buruz.

Batzar horretatik ateratako ondorioekin Saren txosten bat landuko du hainbat erakunde publikori eta gizarteari helaraziko diena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak Eguneko albisteak