Politika -

Atentatuak Parisen

Urkulluk Parisko atentatuak gaitzetsi ditu

Lehendakariak "lasaitasuna" eskatu du, eta "segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren mekanismo guztiak martxan" jarri direla iragarri du.

Iñigo Urkullu lehendakaria, Lehendakaritzan egindako agerraldian. Argazkia: EiTB
Urkullu: 'Jaurlaritzak lasaitasunerako deia egin nahi du'

0:35

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Parisen izandako atentatu-oldea gaitzetsi, eta "lasaitasuna" eskatu du, gaur Lehendakaritzan egindako agerraldian. Gainera, "segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren mekanismo guztiak martxan" jarri direla iragarri du.

Urkulluk azaldu duenez, Ertzaintza Espainiako Barne Ministerioarekin harremanetan dago, Europar Batasunean hartuko diren neurriak nola aplikatu erabakitzeko eta koordinatzeko.

Gainera, elkartasun osoa adierazi die biktimen familiei eta Frantziako herritarrei. "Euskal gizarteak badaki terrorismoa pairatzea zer den. Horren aurka gaudela adierazi dugu beti argi eta garbi, eta indarkeriaren biktimei elkartasuna adierazi izan diegu. Hori dela eta, 'elkartasuna' hitzak enpatia zentzu handia dauka", adierazi du.

"Basakeriaren oroimenak lotsa eta gaitzespena baino ez ditu eragingo, eta giza historiaren okerrenetarikoaren parte izango da", esan du.

Bestalde, astelehen eguerdirako elkarretaratzeak deitu ditu EAEko erakundeen aurrean, eta ekitaldi horietan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Urkullu Zer gertatu da Parisen? Frantzia albisteak Albisteak