Politika -

Kataluniako Parlamentua

Forcadellek Mas inbestidurarako hautagai bezala proposatu du formalki

Inbestidura eztabaida astelehen arratsaldean egingo dute Ganberan. Parlamentuko presidenteak agerraldi laburra egin du erabakiaren berri emateko.

Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuaren presidentea. Argazkia: EiTB
Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuaren presidentea. Argazkia: EiTB
Forcadellek Mas proposatu du inbestidurarako

0:50

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak Artur Mas Generalitateko presidente izateko hautagai bezala proposatu du gaur formalki. Inbestidura eztabaida astelehen arratsaldean egingo dute.

Forcadellek agerraldi laburra egin du erabakiaren berri emateko. Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politikoekin bildu ondoren, Artur Mas hautagai gisa proposatzea erabaki duela azaldu du Ganberako presidenteak, nahiz eta jarduneko buruzagiak gehiengoa bermaturik ez izan.

INFORMAZIO GEHIAGO LASTER

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Artur Mas argazkiak