Politika -
Gürtel auzia
Auzitegi Nazionalak 'Gurtel auzitik' kendu ditu Lopez eta Espejel
Izan ere, zalantzan jarri dute gertakariak inpartzialtasunez epaituko dituztela, PPtik gertukoak direlako.
agentziak | erredakzioa
Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak Enrique Lopez eta Concepcion Espejel epaileak kendu ditu 'Gurtel auzitik'; izan ere, zalantzan jarri dute gertakariak inpartzialtasunez epaituko dituztela, PPtik gertukoak direlako.
Akordioa irmoa da, ez dago helegitea aurkezteko aukerarik, eta hiru orduko bileraren ostean hartu dute 18 epailek. Botazioa egin aurretik Ramon Saez Valcarcel (Lopezena) eta Clara Bayarri (Espejelena) txostengileek hitz egin dute, eta rekusazioak onartzeko prest agertu dira.
Hala, ADADEk eta PSOEk aurkeztutako rekusazio eskaerek aurrera egin ostean, Angel Hurtadok, Julio de Diegok eta Jose Ricardo de Pradak osatuko dute 'Gurtel auzia'ren 1999-2005 tarteko epaimahaia.