Politika -
Kataluniako Parlamentua
Independentziaren aldeko agiria geldiarazten saiatuko dira C's eta PSC
Mozio bana aurkeztu dute bi taldeek, Kataluniako Alderdi Popularraren babesarekin.
Agentziak | Erredakzioa
Kataluniako estatu independentea sortzeko prozesuaren hasiera aldarrikatzen duen agiriaren tramitazioa geldiarazteko mozio bana aurkeztu dute gaur PSC eta Ciutadans taldeek. Junts Pel Sin eta CUPen ekimena ezerezean uztea dute helburu biek.
Bakoitzak bere aldetik erregistratu dituzte dokumentuok, baina biek ala biek Kataluniako Alderdi Popularraren babesa izango lukete.
Sozialisten adierazpenaren arabera, bi alderdien ekimenak "legezko muga guztiak gainditu ditu", eta Auzitegi Konstituzionalaren eta Kataluniako Parlamentuaren epai eta adierazpenen kontrakoa da.
Ciutadansek aurkeztutako agiriaren arabera, bestalde, Parlamentuko Mahaiak ekimena tramitera ez onartzea erabaki lezake, Zuzenbidearen eta Konstituzioaren kontrakoa dela argudiatuta.
Arrimadas Ciutadanseko buruak Twitterren eskegi du dokumentua eta PSCk babestu ez izana deitoratu du: